Fliskatu

etorkizuna irakasten

e-Learning menua

Menu nagusia


Designed by:
SiteGround web hosting Joomla Templates

Enpresentzako formakuntza software pertsonalizatua

Ezagutu gure zerbitzuak:
Deskargatu katalogoa
PDF | 417KB

Formakuntzaren historiak aldaketa erraldoi bat jasan du Interneten iritsierarekin, eta ondorioz e-Learningaren sorrerarekin. Merkatuan urruneko heziketa sartu zenean, formakuntzaren etorkizuna indibidualagoa izango zela eta distantzia eta denboraren mugak kenduko zituela ikusten hasi zen, baina industria honek ez zuen espero bezainbeste aurrera egin, urruneko formakuntzarekin lortutako emaitzak ez baitziren behar besteko onak.

Web 2.0ak e-Learningari emaitza oso asegarriak lortzea ahalbidetzen dio, leku eta denbora mugak deuseztuz eta formakuntza tradizionalak suposatzen dituen kostuak gutxituz.

 

e-Learninga formakuntza metodo tradizionala ordezten ari da

 

Fliskatu Koop. Elkartean eskaintzen ditugun formakuntza soluzioak enpresetara zuzenduta daude. Mundu osoan zehar zentroak sakabanatuta dauzkaten enpresek haien zentro bakoitzeko ezagutzak gainontzekoekin partekatu nahi dituzte. Gure soluzioetan kode irekidun software libreko e-Learning plataformak darabiltzagu, esaterako Moodle, Claroline edo ATutor, plataforma pribatiboak bezain konpetitiboak edo are konpetitiboagoak direla frogatu dutenak, eta plataforma hauetan Web 2.0 tresnak integratzen ditugu: bideoak (YouTube), aurkezpenak (SlideShare), foroak, e.a.

Gure taldeak darabilen filosofiaren baitan sartzen da arlo eta tresna bakoitzerako adituak sortu eta bezero bakoitzarentzako egokienak diren baliabideak erabiltzea, formakuntza ingurune guztiz pertsonalizatua lortuz.

 

Saioa hasi/amaitu



Pasahitza ahaztu duzu?

Erabiltzaile-izena ahaztu duzu?